miércoles, 1 de abril de 2009

1. batzarraren konklusioak

Lehenengo batzarrean akordio hauek gauzatu ditugu:

  1. Ikas Bidaiaren data 2010eko San Prudentziotan izango da
  2. Kontu-korronte bat zabaltzea, non 2010eko aprililaren 1ean 160€ sartuak izan behar ditu kide bakoitzak. Diru hau nolanahi sartu daiteke, astero apurtxo bat, hilabetero, dena aldi batean... Oso garrantzitsua da dirua sartzean kontzeptuan izena adieraztea, bestela ez dago diru hori norena den jakiteko modurik. Kontua zabalduta dago jadanik, eta Estibaliz Gezala izango da kontuak eramateko arduraduna. 2 edo 3 hilabetean behin egingo da zerrenda bat ikusteko bakoitzak zenbat diru sartu duen. Kontuaren zenbakia jakiteko emailez galdetu, ez dut hemen argitaratuko seguritate kontuagatik.
  3. Denok ados gaude dirua irabazten hasi behar dugula ia, horretarako hainbat proposamen egon dira, baina hauek oraindik garatu gabe daude. Mesedez, ideiareik baldin baduzue, nire emailera bidali edo komentario bat utzi blogean, hau ikusi eta gero argitaratuko baitut (bilera batean esaten ez bada).
  4. Zihur joango direnen zerrenda: Xabi Baraja, Ekain Mendizabal, Jon Garcia, Eneko Agirre, Josu Gonzalez De Durana, Ekhi Arrieta, Egoitz Angoitia, Abel Isasi, Ugaitz Lekue, Unai Arberas, Ander Marquinez, Gabri Lapuente, Gorka Oleaga, Xabat Ibarguren, Estibaliz Gezala, Jone Celayeta, Ainhoa Gallardo, Miren Acedo, Amaia Urzain, Maitane Arrausi, Unai Ramos, Gorka Emazabel eta Sergio Gonzalo.
Hasiera batean hau da, zerbait ez badut apuntatu ipini komentariotan, ez zarete registratu behar.

Ondo izan!